Izen-emateen eta ordutegien gaineko argibideak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ira. 2a, 15:45
Dakizuen bezala, Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko epea zabalik dago. Izen-ematea egiteko, igerilekuko sarreran aurkituko dituzue bete beharreko orriak. \ \ Lehendik dabiltzan igerilariek ere ordutegia aukeratu beharra daukate denboraldi berrirako. Ordutegi hori urte osoan errespetatu beharko da, entrenatzaileek entrenamenduen kalitatea bermatu ahal izan dezaten; asmo berarekin, taldeko igerilarien kopurua ere mugatua izango da. Azpimarratu nahi dugu, 2008. urtean jaio diren igerilari asko falta direla (lehengo urtetik dabiltzanak) ordutegia aukeratzeko. \ \ Orain arte jaso diren izen-emateekin osaturiko taldeak igerilekuko Izarraitz IEren bulego kanpoan ikusi daitezke. \ \ Zalantzaren bat izanez gero, edo informazio gehiago nahi izanez gero, datorren astean bulegoko ordutegia honakoa izango da. \ \ Asteartea: 15:00 – 17:00 Asteazkena: 11:00 – 13:00 Osteguna: 11:00 – 13:00 \ \ Ez bazaizue ondo etortzen ordutegi hau, deitu 607 49 85 00 zebakira eta hitzordua adostuko da.