Maitane Goenagak brontzezko bi domina irabazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko abu. 4a, 09:19
Maitane Goenagak brontzezko bi domina irabazi ditu Malagan, Udako Espainiako Txapelketan. Goenagaz gainera, Izarraitz elkarteko Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga eta Maialen Sudupe ere izan ziren txapelketan. \ \ Goenaga da Gipuzkoako emaitzarik onenak lortu dituen igerilaria. Izan ere, bera da podiumera igo den gipuzkoar bakarra, 50 metro librean eta 100 metro librean hirugarren postua lortuz. \ \ Banan-banan, bakarkako probetan hauek izan dira lortutako postuak:\ - Iñaki Etxeberria: 50 librean 18. postua eta 100 librean 43. postua.\ - Joanes Astigarraga: 200 bizkarren 38. postua.\ - Jone Goenaga: 50 librean 52. postua, 100 librean 69. postua, 200 librean 76. postua, 400 librean 53. postua eta 800 librean 35. postua.\ - Maialen Sudupe: 50 librean 33. postua, 100 bizkarren 15. postua, 200 bizkarren 22. postua, 200 metro estiloan 25. postua eta 100 tximeletan 25. postua.\ - Maitane Goenaga: 50 librean 3. postua, 100 librean 3. postua, 200 librean 7. postua, 100 bizkarren 7. postua eta 100 bularren 22. postua.