Emaitza onak Udako Espainiako Juniorren eta Absolutuen Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko uzt. 20a, 09:06
Aurreko astean, uztailaren 13an hasi eta 17ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Kanarietako Las Palmasen. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua) eta Aiora Beristain (juniorra) izan ziren, Omar Urbieta entrenatzailearekin.\ \ Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusita, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu dira.\ \ Hona hemen bakoitzaren lana;\ \ Aiora Beristain (2000, juniorra):\ \ Nahiz eta Aioraren prestaketa espezifikoa Euskal Herriko Txapelketara begira egin, denbora onak lortu ditu Las Palmaseko txapelketan.\ \ - 50 metro librean: 28:80 denborarekin bere marka pertsonaletik zentesima batera gelditu zen. 2000ko nesketan 28. postua lortu zuen.\ - 100 metro librean: 1:01:78 denborarekin, 2000ko nesketan 28. postua lortu zuen.\ - 200 metro librean: 2:13:89 denborarekin, bere marka pertsonaletik 21 zentesimara gelditu zen. 2000ko nesketan 24. postua lortu zuen.\ \ Ainhoa Goenaga (1997, absolutua):\ \ Goizeko aurrekanporaketan ez zuen igeri egin berak dakien modura; hala ere, bi finaletan sartzea lortu zuen, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan. Arratsaldeko finaletan, berriz, oso maila ona erakutsi zuen Ainhoak.\ \ - 50 metro bizkarren: 32:07 denborarekin, absolutuetan 35. postua lortu zuen.\ - 100 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan, 1:07:10eko denbora. Arratsaldeko finalean, berriz, 1:06:70 denborarekin, 13. postua eskuratu zuen absolutu mailan. \ - 200 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan, 2:23:32ko denbora. Arratsaldeko finalean, berriz, 2:21:70 denborarekin, 12. postua lortu zuen absolutu mailan. \ \ Denboraldia bukatu dute Udako Espainiako Txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoek. Taldean, infantilek jarraitzen dute lanean, uztailaren azken egunetan izango baitute Espainiako Txapelketa, Malagan.\ \ Zorionak egin duzuen lanagatik!