Ainhoa Goenaga eta Aiora Beristain, Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko uzt. 11a, 18:26
Uztailaren 13an hasi eta 17ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanarietako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua) eta Aiora Beristain (juniorra) izango dira.\ \ 193 taldetako 773 igerilari (307 absolutu eta 466 junior) izango dira Las Palmaseko txapelketan.\ \ Gure igerilariek, bakarkako proba hauetan hartuko dute parte:\ \ – Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.\ \ – Aiora Beristain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.\ \ Zorte on bikote!