Alebinen Euskal Herriko txapelketa Santurtzin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko uzt. 8a, 09:52
Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 2an eta 3an, Euskal Herriko Udako alebinen txapelketa jokatu zen Santurtziko igerilekuan.\ \ Gure taldeko 9 igerilari izan ziren bertan: Maialen Aiertza, Uxue Etxeberria, Alaia Juaristi, Leiane Lopetegi, Arantxa Sudupe, Elena Otaegi, Ilazki Odriozola, Intza Odriozola eta June Zubizarreta.\ \ Txapelketa hau denboraldiari amaiera emateko modurik onena izan da beraientzat. Gure igerilariek denboraldian zehar egin dituzten emaitzen saria izan da txapelketa honetan parte hartzea. Beste behin argi erakutsi dute estilo guztiak menperatzen dituztela eta hainbat proba ezberdinetan ikusi aha izan genituen.\ \ Entrenatzaileak oso gustura gelditu dira igerilariek txapelketa honetan eta denboraldian zehar eman duten mailarekin.\ \ Azpimarratzeko emaitzetan, Uxue Etxeberriak lortu zituen 3 dominak:\ \ 400m libreetan brontzezko domina.\ 200m bular estiloan zilarrezko domina.\ 100m bular estiloan zilarrezko domina.\ \ Zorionak egin duzuen denboraldiagatik!