Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko eka. 23a, 23:25
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen eta Getxon. \ \ Hasteko, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen izango da, Mendizorrotzako igerilekuan, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik sei igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Ander Idoeta eta Iker Aizpuru.\ \ Zapatu goizean, berriz, igeriketa egokituko Mapfre kirol topaketak izango dira, 10:00etan hasita, Getxoko Fadurako kiroldegian. Proba horretarako izena eman duten taldekideak honako hauek dira: Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria. \ \ Zorte on guztioi!\