Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko eka. 8a, 21:50
Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte: Oñatin, Eibarren eta Irunen izango dira txapelketak.\ \ Zapatuan, ekainak 11, XXX. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko benjaminek eta alebinek hartuko dute parte. Txantxiku sarian igerilari bakoitzak hautatzen du zer probatan igeri egin nahi duen eta horrek berezia egiten du txapelketa hau.\ Txantxiku Saria denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko benjamin eta alebin gehienentzat.\ \ Autobusa 13:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:20ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.\ \ Animo eta zorte on denei!\ \ Bestalde, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek bi txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 20:00ean hasita, XXVIII. Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Zapatu arratsaldez (16:00), berriz, Irungo Azken Portu igerilekuan XXIV. San Marcial Sarian izango dira. \ \ Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte Azpeitiko Udal igerilekuan, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko balio izaten dute.\ \ Zorte on eta egurre!