Richard Oribe Sariketan ere bikain

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko mai. 23a, 09:01
Pasa den zapatuan taldeko igeriketa egokituko, infantil eta junior igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, Richard Oribe Sariketan. Iker Aizpuru igeriketa egokituan lehiatu zen; Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain juniorretan, eta Jone Goenaga, Angela Ocio, Joanes Astigarraga, IƱaki Etxeberria, Asier Ganzarain eta Maialen Sudupe infantiletan. Maitane Goenagak izena emanda zuen, baina gaixorik, baja izan zen azken unean.\ \ Bertaratutako igerilariek, ez ohiko igerilekuan ere maila ona erakutsi zuten. Juniorrek eta infantilek denbora onak eta postu onak lortu zituzten, eta horren lekukoa, Maialen Sudupek lortutako garaipena infantiletako sailkapen orokorrean. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:\ \ - Udako Infantilen Espainiako Txapelketarako gutxiengo berri bat: Maialen Sudupe (800 libre).\ \ - 21 marka personal.\ \ - Klubeko 3 errekor berri: Jon Aizpuru (absolutu mailan: 50 tximeleta) eta Maialen Sudupe (14 urte: 50 tximeleta eta 800 libre).\ \ Udako txapelketen aurrean, itxaropentsu egoteko motiboak ditugu, orain arte bezala, lanean jarraitzen badute, emaitzak iritsiko dira.\ \ Animo eta segi gogor prestatzen!