Emaitza onak Tolosan Izarraitz IEko benjamin eta alebinentzat

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko mai. 16a, 18:38
Joan den asteburuan gure taldeko igerilariak Tolosako Usabal igerilekuan izan dira; zapatuan benjaminen txanda izan zen eta igandean, berriz, alebinena. Zapatuan, iaz bezala, Gipuzkoako eskolarteko igerilari-osoa txapelketan, txapela Azpeiti aldera etorri zen.\ \ Bi egunetan emaitza oso onak lortu ditu taldeak eta gure igerilariak bide onetik doazela konfirmatu zen. Zapatuan, Maier Lizarzaburu Urangak igerilari osoaren txapela ekarri zuen etxera. Txapel hori irabazi ahal izateko lau estiloak oso ondo menperatzea beharrezkoa da eta ez da batere erraza. Maierrez gain, taldekideak ere oso ondo aritu ziren; aurreneko postuetan ibili ziren bakarkako proba guztietan, eta lehenak izan ziren erreleboetan.\ \ Igandean, berriz, Gipuzkoako eskolarteko txapelketa jokatu zen, eta alebinek daramaten progresioa ikusi ahal izan genuen. Estilo ezberdinak ondo menperatzen dituztela ikusi genuen. Aurten alebinen ligak formatu ezberdina izan du eta gureak horretara ondo moldatu dira. Txapelketa honetan dominak irabazteaz gain, denborak hobetzeaz gain eta udako Euskal Herriko txapelketara joateko gutxiengoak eskuratzetik aparte, bide onetik doazela argi ikusten da.\ \ Segi horrela!