Benjamin eta alebinak ondo aritu dira ligako azken jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko mai. 10a, 11:16
Joan den zapatuan, hilak 7, OƱatiko Zubikoa igerilekuan Kirol Zehaztasun Ligako 5. jardunaldia eta alebinen ligako 7. jardunaldia izan ziren. Bi jardunaldi horiekin ligako ibilbideari amaiera eman diete gure taldeko txikienek.\ \ 25 taldekide izan genituen bertan, eta gure igerilariak estilo ezberdinetan ikusteko aukera izan genuen. Liga amaierara gerturatu ahala proben zailtasuna ere areagotu egin da eta argi ikusi da beste behin gure igerilariak estilo guztietan ondo trebatzen direla.\ \ Denboraldia ia amaituta dugu eta entrenatzaileek positiboki baloratzen dute orain arte igerilariak trebatu diren modua eta lortu dituzten emaitzak.