Alebinen ligako 6. eta KZL-ko 4. jardunaldiak Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko api. 7a, 09:59
Zapatu honetan, apirilak 9, 15:30ean Bergarako Agorrosin igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikiek.\ \ Denboraldia amaitzen ari zaie gure igerilariei, eta aste honetan ligako azken aurreko jardunaldia izango dute, ligako jardunaldiez gain beste txapelketa batzuk ere izango dute. Urtero bezala, denboraldiko azkeneko probak “zailenak” izaten dira egin behar izaten dituzten estilo eta metroen aldetik. Dena den, ondo prestatua doazela badakite.\ \ Honako probak burutuko dituzte benjaminek:\ \ - 2007. urtean jaiotakoak 25 metro tximeleta\ - 2006. urtean jaiotakoak 50 metro tximeleta\ - 2007 eta 2006. urtean jaiotakoak 6x25 metro bular erreleboetan\ - 2005. urtean jaiotako neskak eta mutilek eta 2004. urtean jaiotako mutilak 100 metro estiloak eta 200 metro edo 400 metr libre. Erreleboetan berriz 4×50 metro estiloak.\ \ Alebinak berriz:\ \ - 2004. urtean jaiotako neskak 800 metro libre eta 200 metro estiloak.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteak autobusa ipiniko du Bergarara joateko. Autobusa 13:45ean irtengo da igerileku aurretik.\ \ Zorte on eta disfrutatu!