Taldeko txikiak oso ondo aritu ziren zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko mar. 22a, 09:56
Joan den zapatuan, gure taldeko txikienak ikusteko aukera izan genuen Azpeitian. Zapatuko jardunaldiak era guztietako probak eskaintzen zituen eta honela gaur egun arte lortu dituzten abileziak ikusi ahal izan genituen.\ \ Oro har emaitza oso onak lortu arren, nabarmena da denboraldiaren erdi aldera iritsi garela eta aldi berean igerilariak asko hobetu direla.\ \ Egin behar izan zituzten proben artean, errespetu handia eman ohi duten probak zeuden, hala nola: 200 metro bular, 400 metro estiloak eta 100 metro tximeleta, besteak beste. Urduritasuna nabarmena izaten da honelako probak egin aurretik. Dena den, edozein distantzia eta edozein estiloetan lehiatzeko arazorik ez dutela argi erakutsi zuten gure igerilariek beste behin.\ \ Segi horrela!