Lehen hezkuntzako ikasleen topaketa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko mar. 10a, 09:18
Datorren zapatuan, martxoak 12, Ikasleen Igerti Topaketak izango dira, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Horrela, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan. \ \ Honakoa da ordutegia:\ \ - LH3ko ikasleek 09:30etatik 10:30era.\ - LH4ko ikasleek 10:30etatik 11:30era.\ - LH5 eta LH6ko ikasleek 11:30etatik 12:30era.\ \ Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.\ Animo eta zuen zain gelditzen gara!