Izarraitzekoak Oviedon egindako lanarekin gustura

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ots. 8a, 19:42
Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe igerilariak Oviedon izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.\ \ Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 39 igerilari izan ziren. Txapelketak aukera paregabea ematen die beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik infantiletan hamargarren postua eta juniorretan zortzigarrena lortu zituen. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.\ \ Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:\ \ - Jon Aizpuruk, 50 metro librean 16. postua, eta 200 metro estiloan 10. postua. \ - Eva Astigarragak, 100 metro bularrean 17. postua, eta 200 metro bularrean 17. postua.\ - Maialen Sudupek, 200 metro bizkarrean 16. postua; 100 metro tximeletan 21. postua; 200 metro tximeletan 20. postua; eta 400 metro estiloetan 19. postua.\ \ Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu dute gure taldekideek. \ \ Maialen Sudupek lau marka pertsonal eta lau klubeko errekor berri ezarri ditu Oviedoko txapelketan. Beste biak beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honi esker, otsailaren 27tik martxoaren 1era Terrassan izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako Txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik hiru aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.\ \ Terrassako txapelketaren aurretik, Euskal Herriko Absolutuen txapelketa izango dute Iruñeko Amaya igerilekuan.\ \ Zorionak eta segi prestatzen!\