Euskadiko Selekzioarekin arituko dira Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe igerilariak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ots. 4a, 09:51
Euskadiko Igeriketa Federazioak Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean, otsailaren 6ean eta 7an, Oviedoko (Espainia) Parque del oeste igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Hasiera batean Oihana Goenagak eta Aiora Beristainek ere jaso zuten parte hartzeko deia bainan ez joatea erabaki zuten arazo pertsonalengatik.\ \ Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte: Jon Aizpuruk 50 metro libre eta 200 metro estiloan, Eva Astigarragak 100 metro bular eta 200 metro bularrean, Maialen Sudupek 200 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 400 metro estiloan. Horiez gain, erreleboko frogetan ere arituko dira.\ \ Ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa eta ziur gaude euren ahalegin guztiak jarriko dituztela txapelketan.\ \ Zorte on!\