Lau txapelketetan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko urt. 27a, 09:30
Lau txapelketetatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburu honetan. Izan ere, Valdemoron, Iruñean, Tolosan eta Azkoitian izango dira Izarraitzeko igerilariak.\ \ Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilak 30 eta 31, Lander Uria eta Iker Aizpuru Valdemoron izango dira Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira. \ \ Lander Uriak 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte. Iker Aizpuruk, aldiz, banakako foga hauetan lehiatuko da: 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar. Horrez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da Aizpuru.\ \ Bestalde, junior mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketan lehiatuko dira zapatuan eta igandean, urtarrilaren 30 eta 31n. Txapelketa Iruñean izango da eta hiru jardunaldietan banatuko da. Azpeititik lau igerilari joango dira Iruñeara eta honako proba ezberdinetan lehiatuko dira. J on Aizpuru 100 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro librean. Oihana Goenaga, 100 metro libre, 100 metro bizkar, 200 metro libre eta 50 metro librean. Eva Astigarraga 200 metro bular, 50 metro bular eta 100 metro bularrean. Aiora Beristain, 100 metro libre, 200 metro libre, 50 metro libre eta 50 metro tximeletan.\ \ Infantil mailako igerilariek ere Neguko Euskal Herriko Txapelketan izango dira, Tolosan. Azpeititik bederatzi igerilari joango dira Tolosara eta honako probetan lehiatuko dira: Jone Goenaga, 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro librean. Nerea Berasategi, 100 metro libre, 100 metro estilo eta 200 metro librean. Angela Ocio, 200 metro bizkar, 100 metro bizkar, eta 200 metro estiloan. Iñaki Etxeberria, 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro librean. Joanes Astigarraga, 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkarrean. Asier Ganzarain, 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro librean. Paula Urrestilla, 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro librean. Maialen Sudupe, 100 metro tximeleta, 200 metro estilo eta 400 metro estiloan eta Maitane Goenaga, 100 metro estilo, 200 metro libre eta 100 metro librean.\ \ Alebin eta benjamin igerilariak Azkoitiko igerilekuan izango dira zapatu arratsaldean. Benjaminen probak 15:30etan hasiko dira eta alebinenak berriz, 17:00etan. Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta bi zita ezberdin izango ditugu kotxeak antolatzeko: Benjaminak 14:15etarako Azpeitiko igerileku aurrean egon beharko dute. Alebinak (2004. urtean jaiotako neskak), aldiz, 16:00etan Azpeitiko igerileku aurrean. Benjaminena ligako 2. jardunaldia izango da zapatukoa eta alebina berriz, 4. jardunaldia. \ \ Zorte on guztioi eta egurra!\