Emaitza onak Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko urt. 19a, 18:29
Joan den asteburuan, urtarrilaren 16an eta 17an, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek oso emaitza onak lortu zituzten.\ \ Ainhoa Goenaga absolutu mailan lehiatu zen. Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, aldiz, junior mailan. Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantil mailan lehiatu ziren.\ \ Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza eta aurreikusitako helburuak bete zituzten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute eta ta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.\ \ Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ • Espainiako txapelketetan parte hartzeko 12 gutxiengo berri:\ \ - Jone Goenagak 100 metro libre proban (udan). \ - Iñaki Etxeberriak 50 metro libre proban (udan).\ - Maitane Goenagak 100 metro bizkar proban (neguan eta udan), 200 metro libre proban (udan), 100 metro libre proban (udan) eta 100 metro bular proban (udan).\ - Maialen Sudupek 100 metro bizkar proban (neguan eta udan) eta 400 metro libre proban (udan).\ - Paula Urrestilak 200 metro estilo proban (neguan eta udan).\ - Infantil neskek 4x100 libre (neguan eta udan), 4x200 libre (neguan eta udan) eta 4x100 estilo (neguan eta udan).\ \ • Klubeko 7 errekor berri:\ \ - Maialen Sudupe: 50 bizkar (14 urte) eta 100 bizkar (14 urte).\ - Jon Aizpuru: 50 tximeleta (absolutua).\ - Joanes Astigarraga: 100 bizkar (15 urte).\ - Maitane Goenaga: 100 bular (14 urte eta absolutua).\ - Oihana Goenaga: 400 libre (17 urte).\ - Gizonezkoen 4x50 libre: Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain eta Jon Aizpuru.\ \ Guztira 39 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilak asteburuan. Gipuzkoako Txapelketako dominak berriz, Infantil mailan bakarrik banatzen dira eta, hamaika urrezko, bederatzi zilarrezko eta sei brontzezko domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, eta erreleboetan, hiru urrezko domina lortu zuten (4x200 librean, 4x100 librean eta 4x100 estiloetan).\ \ Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, 'fina' taularen arabera egin zituzten sailkapenak eta gureak ez zuten lortu podiumera igotzea. Gipuzkoako txapelketako sailkapen orokorrean, gure neskak, hirugarren postua eskuratu zuten.\ \ Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!\ \ Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Eroski, Errotaundi okindegia, Kili Kolor kopistegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.\