Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa asteburuan, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko urt. 13a, 11:59
Datorren asteburuan, urtarrilaren 16an eta 17an, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Izarraitz Igeriketa Elkarteko taldeko infantilak, juniorrak eta absolutuak hartuko dute parte txapelketan. Neguko lehen lehiaketa garrantzitsua dute asteburukoa, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude. \ \ Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Beroketak egiteko, ordea, lehenago irekiko da igerilekua, 08:30ean goizean eta 15:30ean arratsaldean. \ \ Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik. \ \ Zorte on guztiei! \ \ \