Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga Neguko Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko aza. 24a, 17:33
Datorren asteburuan, azaroaren 27tik 29ra bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa jokatuko da Gijonen. 518 igerilarik hartuko dute parte, eta bertan izango dira gure taldeko Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga, Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean.\ \ Ainhoak 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte; Jonek, 200 metro estiloan; eta Oihana, berriz, 50 metro libre, 200 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro estilo probetan ariko da.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Gijongo Santa Olaya igerilekuan. Txapelketa goiztiar horrek, martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezaketena begiratzeko aukera emango die.\ \ Txapelketa, Espainiako Federazioaren webgunean streaming bidez zuzenean eskainiko dute.\ \ Zorte on eta egurre!\ \ Bestalde, eta taldeko txikientzat, Azkoitiko Zubi Aurre Igeri Elkarteak antolaturik, San Andres Igeri Saria izango da zapatu arratsaldean, 16:00etan.\ \ Zorte on eta asko disfrutatu!\