Neguko ligako bigarren jardunaldia Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko aza. 23a, 17:03
Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Azkoitiko Zubiaurre Kiroldegiko igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.\ \ Azkoitiko jardunaldian Ainhoa Goenagak, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Iñigo Altunak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Angela Ociok, Nerea Berasategik, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte. Oihana Goenaga eta Paula Urrestilla baja izan ziren azken momentuan.\ \ Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira (Espainiako Absolutuen Txapelketa, Euskal Herriko Kluben Kopa, Gipuzkoako Kluben Kopa, Gabonetako Nazioarteko Saria) eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.\ \ Zapatuko jardunaldiko konturik aipagarrienak honako hauek izan ziren; Iñigo Altunaren debuta junior mailan (bejondeizula Iñigo); Jon Aizpuruk lortutako taldeko errekor berria 50 metro librean, 24:44 denborarekin; eta Maitane Goenagak lortutako taldeko errekor berria, 13 urtekoetan 100 metro bularrean, 1:21:97 denborarekin.\ \ Zorionak eta segi bide horretatik!