Alebin eta benjamin igerilariak Eibarren izan ziren zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko aza. 16a, 16:03
Zapatuan izan zuten Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldia. Alebinek, berriz, ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Eibarko Ipuruako igerilekuan. Izarraitz igeri elkarteko 31 igerilarik hartu zuten parte bi jardunaldietan. Batzuentzat lehen lehiaketa ofiziala izan zen zapatukoa, eta urduritasuna nabari zitzaien.\ \ Eibarko jardunaldietan, bizkar eta bular estiloak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, estilo libreko erreleboko probak ere izan zituzten. \ \ Emaitza onak lortu zituzten Izarraitzeko igerilariek. Hala ere, eta beti azpimarratzen dugun bezala, adin horietan emaitzak baino helburu garrantzitsuagoak badaude; kirola egiteko zaletasuna bermatzea, kirol mailako heziketan, puntualitatea, diziplina edo errespetua bezalako baloreak ikastea, igerilarien arteko adiskidetasuna sustatzea nahiz igeriketako lau estiloak ondo menperatzea. Horren guztiaren harira iritsiko dira emaitzak.\ \ Zorionak, beraz, igerilari, entrenatzaileei eta zapatuan Eibarko igerilekuan izan ziren guraso guztiei. \ \ Mila esker.\