2015-2016 denboraldia hasiko du Izarraitz Igeri Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko ira. 7a, 18:34
Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, datorren astelehenean, irailak 14, hasiko dira gure igerilariak 2015-2016 denboraldia prestatzeko lanetan igerilekuan. Denboraldi berria, erronka eta aldi berean ilusioz betetakoa izango da Izarraitz Igeri Elkartearentzat. \ Datozen egunetan ordutegiak eta xehetasunak jakinaraziko ditugu.\ \ Ekintzaz beteta hasiko du Izarraitz Igeri Elkarteak denboraldia, hauek aurreikusten dira:\ \ - Irailak 19:\ \ Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek igeri-topaketa izango dute Azpeitiko Igerilekuan.\ Uretako jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute gure taldeko ordezkarien gidaritzapean. Ikasleak ondo pasatzea eta aldi berean igeriketarako zaletasuna bultzatzea izango dira gure helburuak.\ \ - Urriak 3:\ \ Izarraitz Igeri Elkartearen 30. urteurrena .\ \ Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteak, datorren denboraldian, 2009. urtean eta aurretik jaiotako haurrak taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.\ \ ANIMA ZAITEZ!\ \ Informazioko bideoa:\ \ https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=P9jKY9BNmcU