60 bat azpeitiarrek hartuko dute parte 45. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko uzt. 23a, 10:23
Datorren igandean, uztailak 26, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek, 45. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. \ \ Bi mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian. Horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako 14 igerilari: Iker Aizpuru, Nerea Berasategi, Uxue Etxeberria, Haritz Iturzaeta, Nagore Kerejeta, Ilazki Odriozola, Ane Odriozola, Maria Otaegi, Elena Otaegi, Martin Zurutuza, Alazne Sudupe, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Ane Sudupe. Horiek, infantil mailako beste 200 igerilariekin batera, goizeko 10:30ean ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.\ \ Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inskribatu diren 1.800 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.\ Izarraitzeko 24 igerilari daude izena emanda: Pablo Etxeberria, Atzol Agirregomezkorta, Miren Goenaga, Rafa Zubeldia, Julen Agirrezabalaga, Alberto Circujano, Jose Antonio Circujano, Ainhoa Olazabal, Alaitz Olazabal, Julen Esteban, Xabier Aranburu, Iñaki Etxeberria, Edu Sudupe, Aizpea Etxeberria, Leire Ceciaga, Maddi Berasategi, Maider Etxezabal, Ainhoa Erkiaga, Naiara Perez, Asier Oiartzabal, Juan Karlos Arellano, Aitzol Apalantza, Nagore Alberdi eta Iñigo Altuna. \ \ Horiez gain, Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, (Kirolprobak webguneko zerrendan 46 azpeitiar agertzen dira) eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia.\ \ Zorte on, eta egurre!