Izarraitzekoak bikain Espainiako Igeriketa Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko uzt. 16a, 01:02
Joan den astean, uztailaren 8tik eta uztailaren 12ra bitartean, Espainiako Junior eta Absolutuen Udako Txapelketa jokatu zen Bartzelonako, Picornell igerilekuan. Bertan izan dira gure taldeko igerilari hauek: Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999) eta Aiora Beristain (2000).\ \ Oihana Goenagak, emaitza ezin hobeak lortu ditu. Urrezko domina bat ekarri du Azpeitira, Euskadiko 16 urtekoen bi errekor berri, Euskadiko absolutu errekor berri bat eta hiru marka pertsonal. Orokorrean, txapelketa bikaina egin dute gure taldekideek. Ainhoa Goenagak ezin izan du asko entrenatu eta, hala ere, final baten sartzea lortu zuen. Beste hiru igerilariek, berriz, ia proba guztietan marka pertsonalak egin dituzte.\ \ Oihana Goenaga, Euskaditik joan ziren igerilarien artean, esanguratsuenetako bat izan da. Pixkanaka-pixkanaka izugarrizko palmaresa lortzen ari da.\ \ Banan-banan hauek izan dira lorpenak:\ \ Oihana Goenaga:\ \ - 50 metro librean: 4. postua, 16 urtekoen Euskadiko marka berria eta marka pertsonala (27:27).\ - 100 metro librean: 5. postua (58:62).\ - 200 metro librean: urrezko domina eta marka pertsonala (2:05:64).\ - 200 metro estiloetan: 4. postua junior mailan, 13. postua absolutu mailan, Euskadiko absolutu eta 16 urtekoen errekor berriak eta marka pertsonala (2:22:94).\ \ Jon Aizpuru:\ \ - 50 metro librean: 18. postua eta marka pertsonala (25:14).\ - 100 metro librean: 32. postua (55:69).\ - 200 metro librean: 29. postua eta marka pertsonala (1:59:26).\ - 200 metro estiloetan: 7. postua, marka pertsonala eta gutxiengo absolutua (2:12:69).\ \ Aiora Beristain:\ \ - 50 metro librean: 26. postua.\ - 100 metro librean: 12. postua eta marka pertsonala (1:00:99).\ - 200 metro librean: 27. postua eta marka pertsonala (2:14:87).\ \ Ainhoa Goenaga:\ \ - 50 metro bizkarren: 49. postua (32:29).\ - 100 metro bizkarren: 32. postua (1:07:69).\ - 200 metro bizkarren: 14. postua B finalean (2:22:92).\ \ Dominak-eta gerilariek jaso badituzte ere, Omar Urbietarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo egin baitu. Zorionak Omar Izarraitz Igeri Elkartearen izenean, lan bikaina egin duzue! Orain, merezitako atsedenaldi luzea izango dute denboraldi berria hasi arte.\ \ Zorionak eta gozatu oporretan!\ \ Bestalde, zapatuan, 76. Itsasbidea Igeriz zeharkaldia ospatu zen bilbon. Izarraitz Igeri Elkartetik Pablo Etxeberriak eta Uxue Etxeberriak hartu zuten parte. Zeharkaldi nagusian, Pablo Etxeberria izan zen irabazlea. \ \ Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, gure ordezkaria Uxue Etxeberria izan zen bertan. Gazteenetakoa izan arren, ondo moldatu zen eta hurrengo zeharkaldietan parte hartzeko gogoarekin etorri zen Azpeitira.\ \ Zorionak guztioi!