Espainiako alebinen txapelketan izango da Iñaki Etxeberria Izarraitzeko igerilaria

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko uzt. 13a, 23:30
Uztailaren 16an hasi eta uztailaren 19ra bitartean, alebinen Espainiako Txapelketa jokatuko da A Coruñan (Galizia), Casa del Agua igerilekuan. Bertan izango da Izarraitz taldeko Iñaki Etxeberria, Aitzol Agirregomezkorta entrenatzailearekin. 205 taldetako 567 igerilari (321 mutil eta 246 neska) izango dira A Coruñako txapelketan.\ \ Horrelako txapelketetan esperientzia hartzea eta disfrutatzea ditu helburu Etxeberriak, eta 100 metro libre proban hartuko du parte.\ \ Zorte on Iñaki!