Asteburu borobila gure igerilarientzat\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko uzt. 7a, 00:42
Asteburu borobila gure igerilarientzat\ \ Zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa jokatu zen Galdakaoko Urreta igerilekuan. \ Galdakaoko txapelketan, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak.\ \ Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, zortzi urrezko domina, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4x100 libre eta 4x200 libre probetan brontzezko dominak eskuratu zituzten. Iñaki Etxeberriak berriz, Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxiengoa lortu zuen 100 metro librean. \ Txapelketa bukatu ondoren eta taldeko sariak ematerakoan, sorpresa handiz baina gustura jakin genuen gure infantil neskak lehen postua lortu zutela. Kontuan hartu behar dugu, bost partaide bakarrik genituela eta horrek erakusten digu, ze txapelketa borobil burutu zuten gure neskak.\ \ Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu. \ \ Bestalde, zapatuan, VIII. Debako Itsasmila- 2Itsasmila Igeri-Zeharkaldia jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin, alebin, junior eta master taldeko partaideak hartu zuten parte. Horiez gain, federatu gabeko hainbat azpeitiar ere lehiatu ziren.\ \ Olatu harroen artean egin behar izan zuten igerian Debako proba horretan, eta irabazlea mila bateko proban gure taldeko Pablo Etxeberria izan zen. Leire Ceciagak, hirugarren postua lortu zuen bi milako proban. Oso emaitza onak dira, itsasoaren egoera kontuan hartzen badugu eta parte-hartzea handia izan zela jakinda.\ \ Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, maila horietan ere ordezkariak izan genituen. Ia gehienak horrelako proba batean parte hartzen lehen aldia zuten arren, ondo moldatu ziren.\ \ Zorionak guztioi!\ \