Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko eka. 26a, 02:37
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek lau txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen, Bermeon, Santurtzin eta Lekeition.\ \ Hasteko, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik zortzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Iker Aizpuru. \ \ Zapatu goizean, berriz, II. Bermeo-Mundaka Itsas zeharkaldia izango da, 12:00etan hasita. Proba honetan gure master igerilariak honakoak izango dira: Julen Agirrezabalaga, Eider Orbegozo, Julen Esteban, Jose Antonio Circujano, Alberto Circujano, Nagore Alberdi, Aitzol Agirregomezkorta, IƱaki Etxeberria, Iosu Arozena, Leire Ceciaga, Ainhoa Olazabal eta Aitzol Apalantza. \ \ Hirugarren hitzordua, II. Sarturtzi-Bilbo Igerialdia izango da. Proba hau, igandean, 09:00etan hasiko da eta 13.519 metroko igerialdia egin beharko dute. Igerialdi honetan, gure taldeko igerilari batek hartuko du parte, Rafa Zubeldiak.\ \ Laugarren eta azken zita, Lekeition izango dugu igande goizean. Bertan, I. Kilin Kala zeharkaldia jokatuko da eta taldeko hiru igerilari joango dira bertara: Edu Sudupe, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe.\ \ Zorte on guztioi!