Asteburu oparoa Azpeitiko igerilarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko eka. 23a, 23:15
Joan den zapatuan eta igandean infantil, junior eta absolutuen Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, IƱaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak eta oso emaitza onak lortu zituzten.\ \ Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain junior mailan lehiatu ziren eta beste zazpiak, berriz, infantil mailan.\ \ Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza; eta, hala ere, oso maila ona erakutsi zuten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Hemendik aurrera, eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsi egingo dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.\ \ Izarraitzekoen emaitzarik aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ - Oihana Goenagak (juniorra): 200 metro estiloetan, 16 urtekoen Euskadiko errekor berria ezarri zuen eta absolutuen Espainiako Txapelketarako gutxiengoa, 2:20:90 denborarekin. Horrez gain, absolutu nesken txapelketa lortu zuen 'fina' taularen arabera.\ \ - Jone Goenagak (infantila): Infantilen Espainiako Udako Txapelketarako bi gutxiengo lortu zituen, 50 metro librean eta 100 metro librean.\ \ - Maialen Sudupek (infantila): Infantilen Espainiako Udako Txapelketarako gutxiengo berri bat 50 metro librean.\ \ - Aiora Beristainek (juniorra): Juniorren Espainiako Udako Txapelketarako gutxiengo berri bat 400 metro librean. \ \ - Izarraitz Igeri Elkarteko infantil neskak: Infantilen Espainiako Udako Txapelketarako gutxiengo berri bat 4x100 libre estiloetan.\ \ - Izarraitz Igeri Elkarteko neskak: Absolutuen Espainiako Neguko Txapelketarako gutxiengoa 4x100 metro librean.\ \ Bestalde, infantiletan, proba bakoitzean, dominak banatu zituzten eta, bost urrezko, lau zilarrezko eta beste bost brontzezko lortu zituzten. Horiez gain, eta erreleboetan, hiru zilarrezko domina lortu zuten (4x200 librean, 4x100 librean eta 4x100 estiloetan).\ \ Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, 'fina' taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Lehen aipatu bezala, Oihana Goenagak lehen postua lortu zuen nesken sailkapen orokorrean.\ \ Datorren asteburuan eta ia atseden hartzeko danborarik gabe, gure igerilariek, junior eta absolutuen Udako Euskal Herriko Txapelketan izango dira Gasteizko Medizorrotzako igerilekuan. Udako bigarren zita garrantzitsuena izango dute eta, zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.\ \ Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Azpeitiko Argazki Elkartea, Eroski, Marques de Teran ardoak, Errotaundi okindegia, Kili Kolor kopistegia, Luba aholkularitza, Aldalur Autobusak, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.