Igeriketako jaialdi ederra Txantxiku Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko eka. 7a, 22:48
Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 27 igerilari joan ziren, eta mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.\ \ Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Bost igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, seirek bigarrengoa eta laurek hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoa, Araba eta Errioxako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.\ \ Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:\ \ 2006. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Unai Perea (1.) eta Elene Sudupe (1.). 50 metro bizkar: Pello Odriozola (4.) eta Amane Goenaga (5.). 50 metro bular: Hodei Juaristi (2.) eta Julen Artetxe (3.). 50 metro libre: Joane Odriozola (9.).\ \ 2005. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Mikel Etxeberria (2.) eta Maier Lizarzaburu (1.). 50 metro bizkar: Alaitz Mendizabal (3.) eta Amaia Lazkano (7.). 50 metro bular: Iker Gabilondo (5.) eta Nerea Urbieta (2.). 50 metro libre: June Berasategi (1.) eta Doltza Oiartzabal (2.).\ \ 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Mikel Perea (5.), Intza Odriozola (2.), Arantxa Sudupe (3) eta Maialen Aiertza (5.). 100 metro bizkar: Haritz Iturzaeta (5.). 100 metro bular: Iker Aizpuru (1.), Elena Otaegi (3.) Alazne Sudupe (9.), Alaia Juaristi (11.) eta Garazi Larrañaga (12.). 100 metro libre: Uxue Etxeberria (2.) eta Ilazki Odriozola (4.)\ \ June Berasategik, 2005. urteko igerilari onenen saria jaso zuen. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.\ \ Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!