Iñaki, Joanes, Ander eta Lander Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko mai. 28a, 00:16
Joan den igandean Legazpiko igerilekuan lortutako emaitzei esker, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga, Gipuzkoako selekzioarekin Donostira izango dira Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen. Zapatuan izango da txapelketa Donostiko Altzako igerilekuan, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak. \ \ Arratsaldeko jardunaldian, igeriketa egokituko igerilariek ere hartuko dute parte. Gure taldetik eta Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz, Ander Idoeta eta Lander Uria izango dira bertan.\ \ Izarraitzeko igerilariek, honako probetan hartuko dute parte:\ \ • Iñaki Etxeberria: 100 metro tximeleta eta 100 metro librean. \ \ • Joanes Astigarraga: 200 metro bizkarrez eta 100 metro bizkarrez.\ \ • Ander Idoeta: 50 metro bizkarrez eta 50 metro librean. \ \ • Lander Uria: 50 metro bizkarrez eta 50 metro librean. \ \ Proba horiez gain, erreleboetako probetan ere arituko dira.\ \ Zorte on eta egurre!