Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko mai. 6a, 23:52
Aste bukaera honetan lau txapelketetatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek: Donostian, Bergaran, Errenterian eta Valladoliden izango dira. \ \ 1.- Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon (Valladolid). \ \ Maiatzaren 9an Valladoliden jokatuko den Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon Sarian parte hartuko du Iker Aizpuruk, Espainiako Igeriketa Egokituko Gazte selekzioa ordezkatuz. \ Xabi Torres igeriketa egokituko hautatzaileak 20 igerilari gazte aukeratu ditu sari horretan lehiatu eta asteburuan zehar entrenamenduak egin eta elkar ezagutzeko. Txapelketan 50 metro bizkar eta 100 metro bizkar probetan lehiatuko da. \ \ 2.- III. GIF Saria (Donostiako Paco Yoldi igerilekuan). \ \ Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 3. GIF Saria izango dute zapatu honetan. Donostiko Paco Yoldi igerilekuan izango da txapelketa, 10:00etan hasita. Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, IƱaki Etxeberria, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izango dira gure ordezkariak. \ \ 3.- Udaberriko Ligako 2. jardunaldia (Bergara). \ \ Maider Etxezabal eta Naiara Perez igerilariek Udaberriko Ligako hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Bergarako igerilekuan izango da jardunaldia, 10:00etan hasita.\ \ 4.- VII. Sara Carracelas Saria (Errenteria).\ \ Zazpigarren urtez, Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Sara Carracelas igeriketa egokituko saria antolatu dute. Zapatuan egingo da Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian, 16:00etan. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta eta Lander Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz.\ \ Zorte on guztioi eta egurre!