Azpeitiko igerilariek lortu zuten Gibraltarreko itsasartea zeharkatzea

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko mai. 3a, 23:42
Pasa den ostiralean, maiatzaren 1ean, egutegian gorriz margotuta zeukaten egunean hain zuzen ere, Rafa Zubeldiak (Izarraitzeko masterra), Mikel Mangasek, Alex Epeldek eta Imanol Badiola Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari ohiak Gibraltarreko itsasartea zeharkatzea lortu zuten. \ \ Ostiral goizean, ACNEG (AsociaciĆ³n de Cruce a Nado del Estrecho de Gibraltar) elkartekoek jakinarazi zuten itsasoko balditzak ez zirela onak eta saiakera bertan behera utzi bazuten ere, gosaltzen ari zirela elkartekoen abisua jaso zuen laukoteak egoera aldatu egin zela eta zeharkaldia egiteko baimena zutela esanaz. \ \ Tarifatik hasi zuten zeharkaldia 10:23ean, ACNEG elkarteko laguntzaileekin batera. Txalupa eta beste zodiak batean joaten dira elkarteko kideak, ibilbidea markatzeko, jan-edana emateko eta segurtasuna bermatzeko. Igerialdia neoprenozko jantziarekin egin zuten proba, uraren tenperatura 16 gradukoa zen eta. Hiru ordu eta 31 minututara (13:54ean), Marokoko Punta Ciresera iristea lortu zuten. \ \ Hamaika ordu sartu dituzte prestaketa lanetan errealitate bihurtzeko ametsa zena. \ \ Zorionak laukote!\