Gaztetxoak gustura egindako lanarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko api. 20a, 23:39
Pasa den zapatuan Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek Kirol Zehaztasun Ligako azken jardunaldia jokatu zuten Azpeitiko igerilekuan. \ \ Benjaminek, bakarkako proba batean hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.\ \ AlebinAk 50 metro edo 100 metro tximeleta eta 200 metro edo 400 metro estilo probetan lehiatu ziren, bakoitzaren sasoiaren arabera.\ \ Lehen eta bigarren urteko benjaminak, 100 metro estiloan aritu ziren. Horiek ere oso ondo moldatu ziren estilo zail horretan.\ \ Izarraitzeko gaztetxoek igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, nabari da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza eta hori da emaitzarik onena.\ \ Zorionak joan ziren igerilari guztiei, uretatik kanpo ere, jarrera ona erakusten baitute.