Kirol Zehaztasun ligako 5. jardunaldia, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko api. 15a, 00:06
Zapatu honetan, apirilak 18, Azpeitiko Udal igerilekuan alebinek eta benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako bosgarren jardunaldia izango dute.\ \ Izarraitzeko gaztetxoek berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Hala ere, baja dexente izango ditugu, askok, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin 'Irribanda' ikuskizunean parte hartuko baitute.\ \ Entrenatzaileak ari dira jardunaldian parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten. Badakizue, lehia hauetan modu egoki batean aritzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela. Zapatuko jardunaldian, estilo eta tximeleta izango dira estilo nagusiak. \ \ Beroketak 15:00etan hasiko dira, eta jardunaldia 16:00etan. \ Igerilari txiki hauen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte larunbatean igerilekuko harmailetara.\ \ Jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu, Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.\ \ Zorte on denoi eta gozatu!