Bihar Izarraitzeko txikiak Azkoitian\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko mar. 27a, 17:40
Izarraitzeko txikiak Azkoitiko jardunaldian\ \ Bihar zapatua, martxoak 28, Izarraitzeko gaztetxoen txanda izango da Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan. Aitzol Agirregomezkorta, Maider Aizpurua, Maider Etxezabal eta Omar Urbietak entrenatzen dituzten igerilariek, Laugarren Kirol Zehaztasun Ligako proban hartuko dute parte.\ \ Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta kotxeak antolatzeko, 14:30etarako Azpeitiko igerileku aurrera azaltzea komenigarria da.\ \ 15:00etan izango dira beroketak eta 16:00etan hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.\ \ Laugarren jardunaldi honetan, benjaminek, tximeleta estiloan (sasoiaren arabera, 25 metro edo 50 metro) hartuko dute parte eta erreleboetan, berriz, bular estiloan. Alebinak, bakarka, 200 metro edo 400 metro libre, 100 metro edo 200 metro estilo eta 50 metro tximeleta estiloak landuko dituzte eta, 4 x 50 metro estiloak, erreleboetako proban.\ \ Zorte on!