Oihana Goenaga Espainiako Open Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko mar. 25a, 09:03
Zapatuan hasi eta asteartea bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Malagan. Bertan izango da Oihana Goenaga, Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatuz.\ \ Nazioarteko 540 igerilarik hartuko dute parte, eta Goenagak aukera izango du ospe handiko igerilariekin lehiatzeko. 50 metro libre eta 100 metro libre probetan hartuko du parte.\ \ Zorte on eta egurre!