Igerilari gaztetxoak oso txukun Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko mar. 2a, 00:28
Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren eskolartekoen 50 metroko proben sariko kanporaketetan parte hartzen. Azpeititik 31 igerilari joan ziren eta 50 metroko probak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte eta erreleboetan ere bai. \ \ Izarraitz elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten eta, horren ondorioz, datorren igandean igerilari asko izango ditugu sari horretako finaletan. Kanporaketetan (lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuko dira) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala, igandean Legazpin.\ \ Zorionak guztioi eta ondo prestatu igandeko finaletako!