Izarraitzeko gaztetxoak Oñatin izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko ots. 25a, 07:24
Zapatuan, otsailak 28, eskolarren 50 metrotako proben sariko kanporaketak jokatuko dira Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.\ \ Gure zonaldeko egoitzan, talde eta ikastetxe hauetako igerilariek parte hartuko dute: Legazpi, Bergara, Aloñamendi, Urbat, Zubiaurre, Izarraitz, Elgoibar H.I., San Bartolome, San José Ikastola, Santa Teresa, Almen Ikastola, Arimazuri, Arizmendi K.E., Arrasate H.E., Gazteluondo eta Kurtzebarri H.E. \ \ Kanporaketetan (lau egoitzak kontuan hartuta) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala datorren astean Legazpin. \ \ Autobusa 13:15ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:00ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:00ean.\ \ Zorte on denei!