Emaitza onak Eibarren eta Legazpin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko ots. 23a, 07:47
Zapatuan, otsailak 21, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian. Izarraitzeko 26 igerilarik hartu zuten parte proban.\ \ Elkarteko gaztetxoek, igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza.\ \ Benjaminek, bakarkako proba banatan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.\ \ Lehen urteko benjaminek 50 metro bular proban hartu zuten parte, eta bigarrengo urtekoek, berriz, 100 metro bularren. Izarraitzeko gaztetxoak oso ondo moldatu ziren estilo honetan.\ \ Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 50 metro libre edo 100 metro libre probekin emango zien hasiera jardunaldiari. Bigarrengo proba, berriz, 200 metro bizkar izan zuten neskek eta 200 metro bular mutilek.\ \ Erreleboko probetan 6x25 bular mistoetan aritu ziren benjaminak eta alebinak, berriz, 4x50 bizkarren Proba horietan ere, oso ondo moldatu ziren Izarraitzekoak. \ \ Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Eibarren. Zorionak Eibarrera joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.\ \ Bestalde, Legazpin izan ziren Ander Idoeta eta Lander Uria Gipuzkoako Neguko VII. Sarian parte hartzen. Biak maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin. Legazpiko txapelketa bi jardunalditan (goizez eta arratsaldez) ospatu zen eta oso giro ederrean ibili ziren gure bi ordezkariak. \ \ Zorionak guztioi!