Iker Aizpuru Espainiako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko urt. 26a, 01:14
Joan berri den aste bukaeran, urtarrilaren 24an eta 25ean, igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan jokatu zen Valladolideko Parquesol igerilekuan. Bertan, gure taldeko Lander Uria eta Iker Aizpuru izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin.\ \ Emaitza bikainak lortu dituzte bertan. Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu zuen. Ikerrek 50 metro tximeleta, 50 metro bular, 100 metro libre eta 50 metro bizkar banakako frogetan hartu zuen parte eta horien denboren batura, txapelketako onena izan zen. Lander Uria, berriz, gaixorik egon zen aurreko egunetan eta, ezin izan zuen bere maila onena eman. Hala ere, bere lana ezinbestekoa izan da Euskadik bigarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.\ \ Zorionak bikote!\ \ Argazkiak; https://www.facebook.com/media/set/?set=a.789794007784376.1073741929.349730761790705&type=1\ \ Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Neguko Ligako laugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azkoitiko igerilekuan. \ \ Azkoitiko jardunaldian Maider Etxezabal, Naiara Perez, Jon Irigoien, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi eta Maialen Sudupe lehiatu ziren. \ \ Entrenamendu asko eta gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Azkeneko jardunaldian, ez zuten lortu dendora esanguratsurik. \ \ Datorren aste bukaeran hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak.\ \ Segi gogor prestatzen!