Lander Uria eta Iker Aizpuru Igeriketa Egokitutako Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko urt. 21a, 00:06
Datorren asteburuan, urtarrilak 24 eta 25, Lander Uria (2001) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valladoliden izango dira igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.\ \ Txapelketan proba hauetan hartu dute parte:\ \ - Landerrek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte.\ - Ikerrek, berriz, 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar banakako frogetan hartuko du parte. Horiez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da.\ \ Zorte on eta disfrutatu!