Gabon Kopa izango da zapatuan Eibarren

Zapatuan, abenduak 13, Santa Lutzi eguna, XXVI. Igeriketako Gabon Kopa jokatuko da Eibarko Ipurua udal igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Iraurgi Ikastetxeko igerilariek ez dute parte hartzerik izango, egun horretan ikastetxeko jaialdia ospatuko dutelako.\ \ Bestalde, entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Badakizue, konpetizio hauetan parte hartzeko ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela.\ \ Autobusa 14:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:45ean hasiko dira, eta txapelketa, 16:30ean.\ \ Zorte on denei!