Neguko ligako hirugarren jardunaldia Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko abe. 1a, 12:44
Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan Neguko Ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.\ \ Eibarko jardunaldian Maider Etxezabalek, Ainhoa Goenagak, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, IƱaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte. Aiora Beristain baja izan zen azken momentuan.\ \ Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, abenduan, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira (Espainiako Absolutuen Txapelketa, Gipuzkoako Kluben Kopa, Gabonetako Sari Internazionala) eta, bide horretatik segiz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.\ \ Zorionak eta segi bide horretatik!