Igeri-topaketa egingo dute lehen hezkuntzako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko aza. 27a, 10:40
Zapatu honetan, azaroak 29, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat prestatuta duen egutegiari jarraituz, LH3ko eta LH4ko ikasleentzat igeri-topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan. \ LH4ko ikasleek 09:00etan igerilekuan egon behar dute, eta LH3ko ikasleek berriz,10:15ean. \ \ Bestalde, infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa Eibarko Ipurua igerilekuan izango da, 16:15ean hasita. \ \ Izarraitzetik, hamahiru igerilari joango dira, eta honako probatan hartuko dute parte: \ • Maider Etxezabal (1990): 400 libre eta 200 estilo.\ • Ainhoa Goenaga (1997): 200 bizkar eta 50 bizkar. \ • Oihana Goenaga (1999): 400 libre eta 100 tximeleta. \ • Maialen Aizpuru (2000): 50 bular, 200 bizkar eta 50 bizkar. \ • Eva Astigarraga (2000): 50 bular, 200 bizkar eta 100 libre. \ • Aiora Beristain (2000): 50 bular eta 100 libre. \ • Jone Goenaga (2001): 400 libre eta 100 libre. \ • Nerea Berasategi (2001): 400 libre eta 50 bizkar. \ • Iñaki Etxeberria (2001): 400 libre eta 100 libre. \ • Joanes Astigarraga (2001): 400 libre eta 50 bizkar. \ • Paula Urrestilla (2002): 400 libre eta 100 libre. \ • Maialen Sudupe (2002): 400 libre eta 50 bular. \ • Maitane Goenaga (2002): 400 libre eta 50 bular.\ \ Zorte on guztioi!\