Neguko ligako lehen jardunaldia jokatu dute Izarraitzeko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko aza. 11a, 09:55
Pasa den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Legazpiko Bikuña igerilekuan.\ \ Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga. \ \ Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.\ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen!