Pablo Etxeberria laugarren, Irlako igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko ira. 1a, 10:16
Atzo, abuztuak 31, Irlako XVII. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Absolutuetan, Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilarik hartu zuten parte: Rafa Zubeldiak, Asier Oiartzabalek ('Disdira'), Leire Ceciagak, Garikoitz Uzkudunek ('Aiztitxo') eta Pablo Etxeberriak.\ \ Aurrena, 10:00etan, infantil mailako igerilariek irten ziren Donostiako hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Eneritz Aramendi azpeitiarrak parte hartu zuen proban. Eneritz, 37. postuan iritsi zen helmugara eta, 15. postua lortu zuen nesken sailkapenean. Maialen Sudupe azkoitiarrak (datorren denboraldian Izarraitzeko taldean izango dugu), oso igerialdi ona egin eta 3. postua lortu zuen infantil nesken sailkapenean.\ \ Ondoren, 11:00etan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ordurako prest ziren ia 500 igerilari Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga hondartzako toki berdinean zegoen eta, guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Lehen aipatu bezala, Izarraitzetik bost igerilarik hartu zuten parte. Bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarriena, Pablo Etxeberria gaztearena izan zen beste behin ere. Oraindik 16 urte besterik ez eta hor dabil igerialdi guztietan mutur muturrean. Atzokoan, laugarren postuan sartu zen helmugara, bigarren postua lortuz senior mailan.\ \ Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:\ \ - Pablo Etxeberria: 4. eta 2. senior mailan.\ - Rafa Zubeldia: 32. eta 8. master mailan.\ - Leire Ceciaga: 51. eta 4. master mailan.\ - Asier Oiartzabal (Disdira): 68. eta 19. master mailan.\ - Garikoitz Uzkudun (Aiztitxo): 123. eta 40 senior mailan.\ \ Horiez gain beste bi azpeitiar izan ziren igerialdian:\ \ - Jon Odriozola: 50. postua eta 26. senior mailan.\ - Andoni Lazkano: 331. postua eta 127. master mailan.\ \ Bestalde, datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, II. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilari; Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga eta Pablo Etxeberria.\ \ Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.