Espainiako Udako Infantilen Txapelketan Izarraitzeko hainbat igerilari izango da

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko uzt. 22a, 14:55
Uztailaren 24an hasi eta uztailaren 27ra bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatuko dute Bartzelonan, Nova de l´Escullera CN Barcelona igerilekuan. Bertan, gure taldeko Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izango dira parte hartzen eta Omar Urbieta, entrenatzaile lanetan.\ \ Banan-banan, proba hauetan hartuko dute parte:\ \ • Jon Aizpuru: 100 libre, 100 bular, 200 bular eta 200 estilo.\ • Maialen Aizpuru: 4 x 100 libre eta 4 x 100 estilo.\ • Eva Astigarraga: 100 bular, 200 bular eta 4 x 100 estilo.\ • Aiora Beristain: 50 libre, 100 libre, 200 libre, 4 x 100 libre eta 4 x 100 estilo.\ • Jone Goenaga: 50 libre, 100 libre eta 4 x 100 libre.\ • Nerea Berasategi: 4 x 100 libre eta 4 x 100 estilo.\ \ Gaur abiatuko dira Bartzelonara trenez eta mila esker, Halcon Bidaiak eta Udaleko Turismo Sailari, Udako Espainiako Txapelketetara joateko eman diguten laguntzagatik. \ \ Zorte on!