Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko uzt. 3a, 09:12
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen, Santurtzin eta Deban.\ \ Hasteko, ostiralean eta zapatuan, junior eta absolutu igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:30ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik hiru igerilari joango dira Gasteizera eta honako probetan lehiatuko dira:\ \ - Ainhoa Goenaga: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.\ - Pablo Etxeberria: 100 bizkar, 200 bizkar, 200 estilo eta 400 libre.\ - Oihana Goenaga: 50 libre, 100 libre, 400 libre eta 50 tximeleta.\ \ \ Zapatuan eta igandean, berriz, infantil igerilariek Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Horien txapelketa, Santurtziko El Puerto igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Maila horretan, Azpeititik sei igerilari joango dira eta honako probetan parte hartuko dute:\ \ - Jon Aizpuru: 100 estilo, 50 bizkar, 100 bular eta 200 libre.\ - Maialen Aizpuru: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 100 libre.\ - Eva Astigarraga: 50 bular, 100 bular, 200 bular eta 100 estilo.\ - Aiora Beristain: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 100 estilo.\ - Jone Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 50 bizkar.\ - Nerea Berasategi: 100 libre, 100 estilo, 100 tximeleta eta 200 estilo.\ \ Hirugarren hitzordua, Debako hondartzan izango da, eta bertan ospatuko da VII. Debako Itxasmila igerialdia. Antolatzaileek hiru probetan banatu dute txapelketa: 11:00etan 11 urtetik beherakoentzat 100 metroko proba; 11:15etan, 11-14 urte artekoak eta 500 metrotako igeriladia eta 12:00etan, helduak 1.850 metrotako distantzia egingo dute.\ \ Zorte on guztioi!