Infantilek eta juniorrek bi txapelketa izango dituzte, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko eka. 21a, 08:58
Taldeko infantilek eta juniorrek bi txapelketa izango dituzte bihar, zapatua. Goizean, 9:30ean, Tolosako Usabal Igerilekuan San Juan Saria jokatuko dute, eta arratsaldean, 16:00etan, San Marcial Sarian izango dira, Irungo Azken Portu Igerilekuan.\ \ Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.\ \ Zorte on eta egurre!