Asteburu oparoa azpeitiar igerilariena

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko eka. 17a, 16:54
Pasa den ostiral eta zapatuan taldeko infantil eta junior mailako igerilariek Eibarko San Juan Sarian eta Ordiziako Udaberri Gazte Sarian hartu zuten parte.\ \ Ostiralen ez ohiko ordutegian izan zen Eibarko San Juan Saria: 20:15ean, hain zuzen. Ainitze Odriozola, Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga izan ziren azpeitiar partaideak. \ \ Bakoitzak lau probatan hartu zuen parte: 50 metro bularrez, 50 metro tximeletan, 50 metro bizkarrez eta 50 metro libre estiloetan. Gero, lau proben denboraren batuketa egin eta sei onenek finala jokatu zuten 200 metro estiloan.\ \ Infantil mutiletan Jon Aizpuru eta Pablo Etxeberriak lortu zituzten finalerako txartelak. Infantil nesketan, berriz, Oihana Goenagak jokatu zuen finala. Mutiletan Jon Aizpuruk saio ikusgarria egin arren deskalifikatua izan zen, eta Pablok bigarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean.\ Oihanak, beste behin, aurreneko postua eta sari handiena eskuratu zuen infantil nesketako proban. \ \ Emaitzak: http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2013/02/igeriketako-san-juan-saria-eibar.pdf\ \ Zapatuan, goizean entrenamendua izan arren, arratsaldean, Ordiziako Majori Igerilekura joan ziren gure taldeko infantil mailako igerilariak. Bertan izan ziren, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain. \ \ Bakoitzak, bakarkako bi probatan hartu zuen parte, eta bukaeran, erreleboetako proban ere bai. \ Aurten eta zorionez beste behin, aurreko postuetan sailkatu eta denbora onak lortu zituzten igerilari guztiek. Kontuan hartzekoa da, lehen esan bezala, lehiaketak eta entrenamenduak izan zituztela asteburu bertan.\ \ Emaitzak: http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2013/02/udaberri-gazte-saria-ordizia.pdf\ \ Datorren astean, beste bi txapelketatan hartuko dute parte, eta hemendik bi astera hasiko dira Udako Txapelketa garrantzitsuak. \